Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Momotxorroak – Kaos baten istorioa»

febrero 1

Harrigarria badirudi ere, Andra Mari Dantza Taldea funtsezkoa izan zen Altsasuko inauteriak berreskuratzeko. Ospakizun hau Europako zaharrenetako eta arkaikoenetako bat da. Ikerketa baten ondoren, eta talde galdakoztarrak 1978an antzeztu ondoren, herritarrek tradizioari heldu zioten berriro eta, 1982tik aurrera, inauteriak urtero ospatzen dira. Harrezkero, Euskal Herriko festarik ospetsuenetako bat bilakatu da.

Orain, bere 70. urteurrenaren baitan, Andra Mari Dantza Taldeak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, ‘Momotxorroak -kaos baten istorioa’ dokumentala plazaratu du. Bertan, berreskurapen hori nolakoa izan zen kontatu du, baita inauteriko pertsonai desberdinen esanahia ere. Lana Torrezabal Kultur Etxeko zinema aretoan proiektatuko da datorren larunbatean, otsailaren 1ean, 19:00etan.

Sarrerak webgunean daude eskuragarri, eta leihatilan bertan ere jaso ahal izango dira ekitaldia hasi baino ordubete lehenago. Sarrerak doakoak dira eta pertsona bakoitzak gehienez 6 eskuratu ahal izango ditu.

Tradizioaren berreskurapena

Altsasuko inauteriak XX mende hasieran egin izan zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zituzten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta Patxi Goikoetxea gazteari egindako aipamen batek piztu zuen sugarra. Aipamen hori Jose Maria Satrustegiren ‘Solsticio de Invierno’ liburuan geratu zen idatzia, Patxiren emazteak, Amaia Oiharbidek, idazlearekin zuen gertutasunarengatik. Urteak pasata, Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak irakurri zuenean, argi izan zuen bertan altxor bat zegoela gordeta eta Andra Mari Dantza Taldeari luzatu zion hura ikertzeko proposamena. 

Dokumentalaren proiektu honetan, hain zuzen ere, berreskurapenaren prozesuaren nondik norakoak jaso dira, baita inauterietako pertsonaien eta hauen sinbologien esanahiak: momotxorroak, ereintza, juantranpas… Hori guztia berreskuratze prozesu horretan ibilitakoek kontatu dute.

Local

Torrezabal Kultur Etxea
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao, Bizkaia 036 España