Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Momotxorroak – Kaos baten istorioa»

febrero 21

Momotxorroak Altsasuko aratusteetako pertsonaia tradizionalak dira. Altsasukoa Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetakoa da eta 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten bere oroitzapena, 1916. urtean egin zelako azkenekoz.

Oroitzapena zuen horietako bat Ricardo Aldasoro zen eta Patxi Goikoetxea gazteari egin zion inauteriei buruzko aipamena. Honek Ainhoa Ohiarbideri aipatu eta emazteak Jose Maria Satrustegi idazlearekin harremana zuenez, hari esan eta idazleak ‘Solsticio de Invierno’ liburuan jaso zuen. Idatzia Jose Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristarengana iritsi zen eta honek argi zeukan bertan altxor bat zegoela ezkutatuta. Beraz, Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari horren inguruko ikerketa egiteko gonbitea egin zion.

Bizkaitarrek proposamena onartu eta gaia ikertu eta birsortu zuten. Horrela, 1978an Altsasun antzeztu zuten eta horrek herritarren kontzientziak astindu zituen. Zaharrenek beldurrez gogoratzen zituzten inauteri horiek; gazteenek, berriz, hura berpizteko gogoa erakutsi zuten.

Enrike Zelaiak, Satur Leozek eta beste hainbat altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta gaur egun Euskal Herriko aratusterik ospetsuenetako bat da.

Local

Bakioko Kultur Etxea
Agirre Lehendakari Plazea, 2
Bakio, Bizkaia 012 España