Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Motx pailazoa: «Kontu kontari»

enero 4

Kontu kontari | Urtebetetze eguna dugu gaurkoa. Martintxok, urteak bete ditu eta sorpresaz beteriko eguna igaroko du, Motx pailazoak, bere lagunik onenarekin batera. Besteak beste, kontu kontari arituko da, sentimenduez beteriko ipuinak irakurriz. Ea zer kontatzen digun… Motx pailazoak ekoiztutako bigarren emanaldi honetan sentimenduen gaia landuko da. Horretaz gain, zeharka beste balore batzuk ere lantzen ditu ikuskizunean: laguntasuna, hezkidetza eta errespetua besteak beste.

Motx pailazoa |Proiektu honen helburu nagusia, umeei zuzendutako irri, kantu eta dantzaren bitartez, balore hezitzaileak lantzea da. Horrez gain, proposamenak, beste helburu batzuk ere biltzen ditu: Mota honetako emanaldiak inguruko herrietan zabaltzea, entitate zein pertsona anitzekin elkarlanerako harreman bat sortzea, sare sozialetan euskarazko eduki berri bat zabaltzea, gure inguruko gertakariez hitz egiteko modu berriak proposatzea…

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España