Nabar izena du Moxalen hirugarren lan luzeak. MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatututako proiektua da.
Nabar diskoa intimoa eta korala da, ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) lehenengo disko anitz eta partehartzailetik eta ‘Arrebetxe’ (FC, 2020) bigarrengo sotil eta bakartitik edatenduena.
2019an hasi zen Hannot disko honetarako kantak sortzen. Pandemiak etenaekarri zion, beste guztioi legez, eta 2023ra arte ezin izan du diskoak argia ikusi.
Sortutako soinudun collage artistiko hau, azken hamarkadako euskal pop-
rock esperimentalaren erakusgarri gisa ere uler daiteke. Miren Narbaiza [MICE], Anari, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria edo Joseba B.Lenoir-en elkarlanak biltzen ditu beste batzuen artean.
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an.
Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.