Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Mr. Bo»

octubre 31

Bo jaunak esaten dituen guztiak betetzera ohituta daude hiru zerbitzariak. Bizi osoa daramate Nagusiaren, Bo jaunaren, agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute nolakoa litzatekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean.

Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…

Adina: + 4 urte.

Informazio gehiago: Mr. Bo.

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA) – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España