Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MUAK Navarra 2026: «Corta el cable rojo»

septiembre 20

2026ko MUAK Navarra – Urteroko Komedia Jaialdiaren barne.

Madrilgo ikuskizun-sailean arrakasta eta ibilbide handiena izan duen komedietako bat da, eta hamalau urte eman ditu ehunka mila ikusleri barre eragiten. Etiqueta Negrak ekoitzitako ikuskizun horrek umorea, zuzenean sortutako musika, proiekzio liluragarriak eta eszenaratze harrigarria uztartzen ditu.

Aktore-talentua, erritmo eszenikoa eta sormen oparoa uztartzen dituen formula du Corta el Cable Rojo lanak eta ikusleek biziki goraipatzen duten antzerki-esperientzia da. Bertaratzen direnek ikuskizunaren originaltasuna, energia eta hasieratik amaierara barreari eusteko duen gaitasuna nabarmentzen dute. Beti harrigarriak, inprobisatuak eta ikusgarriak diren esketx komikoen segidak funtzio bakoitza benetako barre eztanda bihurtzen du.

Local

Baluarte Auditorioa – (Plaza)
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España