Hurbileko eta publiko guztientzako proposamena da hau, oihal baten aurrean eta atzean dagoen guztia ulertzeko; arte eszenikoetako profesional guztien lana balioesteko, pizten diren emozioak partekatzeko eta txalo bat zer den aztertzeko.
Minutu gutxiko interpretazio pieza txiki bat izango da artistaren eta publikoaren artean esperientzia handi hau ezartzeko aitzakiarik onena.
Murgiltzea, dibulgazioa, elkarrizketa, eskenatokia eta zeu. Sentitu arte eszenikoak gaur bertan, zergatik ez? Agian gustatuko zaizu.