Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MUGAK 2025: «Eu-topías, Ou-topías» erakusketa

octubre 9, 2025 - febrero 22, 2026

2025eko Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan.

Utopiaren botere eraldatzaileaz hausnartzea eragiten digun erakusketa kolektiboa.

Hau ez da erakusketa dokumental bat. Ez da “utopien historia” zeharkatzen duen artxiboa. Utopiaren ahalmen sortzaileaz hausnartzeko espazioa da. Ihesbide izaera du, baina baita ahalmen birsortzaile eta berreraikitzailea ere.

Proposamen honek pultsio sortzailearen potentzial eta indar oroitarazle zein eraldatzailea erakusten du. Aldi berean, ideia horiek errealitate bihurtzeak dituen arriskuaz ohartarazi nahi du.

Utopia, berez, errealitatea ikusteko eta ulertzeko modu bat da. Erakusketa honek elkartzen dituen hamabi obrak utopiaren testuinguruan sortu dira. Erakusketa koral honek nazioarteko ospea duten sei arkitekto eta hiru artistaren pentsamendua eta lana batu ditu. Baita adimen artifizialetik edo pertsonen eta makinen arteko elkarlanak errazten dituzten algoritmoetatik abiatzen diren diziplina desberdinetako utopia kolektibo berrien proposamenak.

Erakusketa honek gizarte-harremanen sistema eta arkitektura birpentsatzera bultzatzen gaitu, edo sistema hori bultzatzen edo eragozten duen espazioa birpentsatzera. Erantzunik eskaintzen ez duen erakusketa da, baina eraiki nahi dugun etorkizunari buruzko galderak egitera gonbidatzen gaitu.

“Erakusketa Lewis Mumford historialari eta hirigilearen Utopien Historia lanean oinarritzen da. Bertan, egileak pentsamendu utopikoaren balantze kritikoa eskaintzen du, bere ekarpen positiboak zein bere ahuleziak eta karga negatiboak ebaluatuz. Aldi berean, etorkizun hobe baten bilaketan izan dezakeen eraginari buruz hausnartzen du. Mumfordek pentsamendu utopikoa ulertzeko bi modu bereizten ditu: bat ihes egitera bideratua —ihes egiteko utopiak deiturikoak— eta bestea berreraikuntzara bideratua”, azaldu du María Aranak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienaleko komisarioak.

Leku onik inon ez

1516an, Tomas Morok, Utopia obra argitaratu zuen. Lan horretan, lehen aldiz, utopia terminoa azaltzen da, zeina ondorengo mendeetako irudimen politikoan mugarri bilakatu zen. Morok hitzaren esanahi bikoitzarekin jokatzen du: eutopia, “leku ona”, eta outopia, “ez-lekua”. Hori horrela, bi esanahien arteko joan-etorri horretan, abagune bat zabalduko da, non mundo hobe baten desira eta mapa erreal batean adierazteko ezintasunak bat egingo duten.

Constanten New Babylonen (Babilonia Berria) Juan Prok bikoiztasun horri heltzen dio berriro, eta existitzen ez den leku hobe baten proiekzio gisa planteatzen du terminoa. Irudimenaren eta aldaketaren motor bilakatzen dena.

Ideia hori bat dator Lewis Mumfordek Utopien Historia liburuan egindako ibilbide historikoarekin.

Bertan, utopien historia, nolabait, munduen historia dela baieztatzen du. Mumforden arabera, utopia asko bere garaiko testuinguru sozial eta kulturalarekiko arbuio gisa jaiotzen dira. Modu horretan, bi izaera nagusirekin lotzen dira: ihes utopiak, errealitateari ihes egiten diotenak, eta birsortzaileak, errealitatea eraldatzea bilatzen dutenak. Are gehiago, distopiaren eta utopiaren arteko hurbiltasun arriskutsuaz ohartarazten du: ideala haragitzen denean, bere kontrakoan endekatzeko arriskua sortzen delako.

Gaur egun, badirudi utopiek ospea galdu dutela. Nagusi den pragmatismoak espazioa mugatzen du etorkizun hobeak irudikatzeko.

Distopia gure errealitateen ohiko eszenatoki gisa ezarri da. Hala ere, utopia tresna kritiko eta boteretsua da oraindik, eraldaketak eragiteko eta gizartean aldaketak sortzeko gai dena, baita arkitekturarentzako esperimentazio gunea ere.

Ez ditugu ahaztu behar utopikorako lekua zabaltzen ez dion garai batek dituen arriskuak. Paul Ricoeurek dioen bezala, utopiarik gabeko gizartea helbururik gabeko gizartea da. Horregatik, etsipen distopikoaren aurrean, utopiak bizitza-ariketa bat izaten jarraitzen du: etorkizun hobeak irudikatzeko ez-leku bat.

Sartu erakusketaren dossierrera hemen.

Detalles

Comienza:
octubre 9
Finaliza:
febrero 22, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/09/mugak-2025-eu-topias-ou-topias-erakusketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Euskadiko Arkitektura Institutua. Andereño E. Zipitria 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España