2025eko Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan.
Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan, Euskadiko Arkitektura Institutuak Hurrengo geltokia: Amara-Easo erakusketa antolatu du. Bertan Playa de vías esku-hartzea aurkeztuko zaie herritarrei, Donostiako azken hamarkadetako hiri-plangintza garrantzitsuenetako izango dena. Esku-hartze hori azken hogei urteetan hiriko erdigunean etxebizitza babestuaren arloan izango den aldaketarik handiena da. Erakusketa urriaren 15etik azaroaren 16ra bitartean bisitatu ahal izango da Donostiako Easo kaleko suhiltzaileen parke zaharrean.
Donostiako Udalarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak gidatutako Amara auzoko Playa de ví eremuan Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aldaketa Puntuala idazteko lehiaketa publikoan saritutako 5 proiektuak aurkezten dira erakusketan.
«Hurrengo geltokia: Amara-Easo» erakusketak elkarrizketa irekia sustatzen du herritarrekin, parte hartzeko prozesu baten bidez. Prozesu horretan, proiektuaren zuzkidurei buruzko kezkak eta iradokizunak bilduko dira, etorkizuneko azken proposamenean txertatzeko.
Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatzen duen erakusketa honek, Eusko Jaurlaritzak, Udalarekin lankidetzan, HAPOa eremu horretan aldatzeko bultzatutako ideien lehiaketa publikoan saritutako 5 proiektuak erakusten ditu.