2025eko Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan.
Mahai-ingurua Carmina Dovale (Arkitektoa, Ahiku), Emilio Varela eta Santos Bregañarekin (Oteiza y la ciudad inmóvil liburuaren egileak). (Eusk/Cast)
Saio honetan, 1994an Zorrotzaurreko penintsula birmoldatzeko lehiaketarako Jorge Oteizak arkitekto talde batekin batera (Ramón Zalloren laguntzarekin) egin zuen proiektua aztertuko da. Proiektu hau artistaren ibilbideko pasarte berezi bat da, eta artearen, arkitekturaren eta hiriaren arteko harremanari buruzko bere gogoetetan kokatzen da, izen bereko monografiaren egile Emilio Varela eta Santos Bregañaren eta Ahiku kolektiboko kide den Carmina Dovale arkitektoaren esku-hartzeen bidez.
Zorrotzaurreko proiektuaren azterketaz gain, Zorrotzaurreko uhartearen hirigintza-antolamendurako Jorge Oteiza eskultoreak egindako proposamenaren inguruan 1994an egindako deialdira aurkeztutako beste proiektu batzuk ere erakutsiko eta komentatuko dira.