
Jokai Produkzioaken Mugarri antzezlanean bi begirada, bi istorio eta leku bakarra dago, Ibardingo muga.
Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra. Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak borda benta batean bihurtuko duen. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak.
Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.
Fitxa artistikoa: