Bi begirada, bi istorio eta leku bera, Ibardingo muga.
Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen di tuzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra.
Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak borda benta batean bihurtuko duen. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak.
Fitxa artistikoa: