
Kontzertuak atsedenik gabeko sesioak dira, noranzko bakarreko kobazulo luze eta itxurosoa zeharkatzea modukoak, non apurka eta astiro, groove hipnotikoak garatu bitartean, hitz eta sanplerrak hornitzen joango diren. Aldaketa pertsonal eta globalaren alde egiten duten hitz hauek, melodia goibelekin batuz joan bitartean, botere-egitura ezberdinak kritikatuak izango dira.
Pablo bateria-joleak dentsitate erritmiko mardula hedatzen du, indar sendoaz baina leuntasunez; A.Maiah baxujoleak (Diddley Bow) euskarri ziurra eta tonu nahiz kolorea dakar, egonkortasun subliminala jorratuz; eta Andoni klarinete-baxu joleak, berriz, bere zidor malenkoniatsuan dabil, atzeko kale huts eta bustietan barrena, puskatzen ez den ekaitz baten atzetik ibiliko balitz bezala.