Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Mujeres compositoras en la música clásica» ikastaroa, Haizea Huegunekin

octubre 22 - noviembre 12

Musika klasikoarekiko interesa piztera bideratutako ikastaroa. Estilo eta konpositore desberdinak denboran kokatzen eta erreferente femenino berriak sortzen ikastea.

Deskribapena: Ikastaro hau mendebaldeko musika klasikoaren historiaren sarrera da. Barrokoan hasiko gara eta saio bakoitzean garai eta estilo bat landuko dugu, mendeen errepasoa eginez gaur egunera iritsi arte. Ikastaro honen asmoa ikasleei musika klasikoaren etapa, estilo eta konpositoreak bereizten eta kokatzen jakiteko ezagutzak eta tresnak ematea da. Musikagileen papera ere landuko da, mende hauetan zehar emakumezko erreferente berriak sortzeko asmoarekin (interpreteak, pedagogoak, adibidez, Maria Anna Mozart, Fanny Mendelssohn, Clara Schumann, besteak beste).

Nori zuzendua: Ikastaro hau musika klasikoa beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi duen helduentzat zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea, ezta instrumenturik jotzen jakitea ere.

Local

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) – (Alondegiko Moila Gelan)
Erribera, 23
Zumaia, Gipuzkoa 081 España