“Haren zer dago niregan? Haien guztien zer guregan?” galdetu dio Adriana Salvo nafar aktoreak bere buruari. Antzezlan honekin, lehenbiziko aldiz ariko da egile- eta zuzendari-lanetan formatu handiko proposamen batean. Amonari egiten dio aipamena, zeinak, gerraren ondoren, Tafallako herritarrentzat abesten zuen balkoiaren atzetik, zabalik. Neguko egun hotzenetan ere, bizilagunak publiko eta sukaldea agertoki bihurtzen zituen. Istorio pertsonala eta zirraragarria da, non aktoreak inoiz ezagutu ez zuen amonarekin hitz egingo duen.
Autobiografia, dokumentu eta objektu- antzerkia hibrido ezin hobea dira emakumearen adierazpenari egindako laudorio honetarako.
Iraupena
70 minutu
Fitxa artistikoa
Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: Adriana Salvo. Intérpretes | Antzezleak: Adriana Salvo, Xabier Salvo, Javier Salvo, Jare Salvo (colaboración especial / kolaborazio berezia). Asesoramientos | Aholkularitzak: Mikele Urroz (artístico), Shaday Larios (objetos), María Velasco (dramatúrgico). Vestuario | Jantzitegia: Aiora Ganuza. Iluminación | Argiztapena: David Bernués. Proyecciones | Proiekzioak: Acrónica Producciones. Una producción de Boga-Boga Produkzioak.