BBK Banku Fundazioak eta Mundo Cerok oso ekitaldi berezia estreinatuko dute ekainaren 4an eta 5ean BBK Salan. Ibon Cormenzanaren “Cuatro Paredes” film berria BCN Film Festivalen estreinatu ondoren, ekainaren 4an aurrestreinaldi esklusiboa egingo da 19:30ean BBK Salan. Bertan, Sofía Otero eta Manuela Vellés aktore protagonistak eta Ibon Cormenzana zuzendaria izango dira.
20:30etan, primizia modura, BCN Film Festival jaialdian estreinatu ondotik, Ibon Cormenzana zinegile bilbotar entzutetsuaren ‘Cuatro paredes’ filma proiektatuko da. Cormenzana BBK Banku Fundazioarekin batera ekimen hau bultzatzen duen Mundo Cero ekoiztetxearen sortzailea da. Sofía Otero eta Manuela Vellés protagonista dituen eta beste aktore-aktoresa ospetsu batzuen artean, Roberto Álamo, Elena Irureta eta Ramón Barearen partaidetza duen film luze honekin bildutako dirua Save the Children GKE erakundearen ‘Impulsa’ proiektura bideratuko da, ama bakarreko eta aita bakarreko familiei baliabideak eskuratzen laguntzen diena (eskola partikularrak, akonpainamendu psikologikoa, eskolaz kanpoko jarduerak, etab).