BBK Banku Fundazioak eta Mundo Cerok oso ekitaldi berezia estreinatuko dute ekainaren 4an eta 5ean BBK Salan. Ibon Cormenzanaren “Cuatro Paredes” film berria BCN Film Festivalen estreinatu ondoren, ekainaren 4an aurrestreinaldi esklusiboa egingo da 19:30ean BBK Salan. Bertan, Sofía Otero eta Manuela Vellés aktore protagonistak eta Ibon Cormenzana zuzendaria izango dira.
Bigarren jardunaldian, BBK salan txirotasunarekin lotutako egungo testuinguruan adierazgarrienak diren ahotsetako zenbait izango dira: ekonomialariak, kazetariak, argazkilariak eta aktibistak. 16:00-19:30 bitartean hamar hitzaldi izango dira, kontzientziak ernatu eta aldaketa sorrarazteko ikuspegi orokor bat eskainiz. Hitzaldi guztietan Tania Llasera aurkezle bilbotarra izango da gidari, eta ekitaldiaren ondoren ekitaldiaren Youtube kanalean izango dira ikus-entzuteko moduan, eta baita Mundo Cero kanal orokorrean eta gizarte-sareetan ere, beren hedapena ahalbidetu eta lekukotza garrantzitsu horien oihartzuna esponentziala izan dadin. Ekintza biak dohainezkoak dira, baina nahitaezkoa da BBK Salako webgunean izena ematea bertaratu baino lehen.
Hizlariak:
Jaume Sanllorente: Idazlea, kazetaria eta Giza Eskubideen aldeko aktibista da. Bombayko Sonrisas Fundazioaren sortzailea eta Zuzendari Nagusia da, aurten hogei urte beteko dituena pobreziaren aurkako eta giza eskubideen aldeko borroka baketsuan, pertsonen salerosketari aurre eginez. Bere lehen liburua, «Sonrisas de Bombay, el viaje que cambió mi destino» (Plataforma editoriala), zortzi hizkuntzatara itzulita dago.
Andrés Torres: Kazetaria, Global Humanitarioko presidentea eta 2024ko Basque Culinary World Prize-n irabazlea, garapenerako lankidetzako GKE honetan egindako lanagatik. Zuzentzen duen erakundeak haurrek Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako eremu txiroetan elikadura arloko hezkuntzarako, osasunerako eta segurtasunerako dituzten eskubideak zaintzea du helburu, bai eta gatazka eremuetan larrialdiko laguntza humanitarioa eskaintzea ere.
Lorena Ros kazetaria, documental-argazkilari eta artista bisuala da. Bere lanak giza eskubideen eta botere abusuen gaiak ditu ardatz, eta azken urteetan traumarekin eta haren irudikapenarekin lotutako gaien inguruan aritu da, bereziki sexu indarkeria eta beste abusu mota batzuk jasan dituzten pertsonen errekuperazioa eta erresilientzia. “Corren las liebres”, postprodukzio-egoeran, bere lehen film dokumentala da. Noa emakume ijito eta transgeneroaren borroka irudikatzen da eta 8 urteko espetxealdiaren ondoren, Estatuaren tutoretzapeko seme-alaben zaintza berreskuratzeko borroka erakusten du.
Daniel Cerezo musikaria eta psikologo soziala da. Erakunde, komunitate eta jatorri desberdinetako pertsonen artean aukera eta lotura espazio berriak sortzeko lan egiten du, edozein pertsonak bere proiektuaren lider izateko gaitasuna duen kontzeptutik abiatuta. “Crear vale” fundazioan ikasle, irakasle eta erakusketari izan zen hainbat topaketetan. Musika, arte eta antolaketa sozialeko tailerrak koordinatzen ditu. Zoriontasun eta Kulturako gerentea da Las Paezen, Fundación ‘Crear vale la pena’ eta eta ‘Responsabilizarte’ fundazioetako kidea.
José María Veraren izena beti egon da lotuta hirugarren sektorearekin eta nazioarteko lankidetzarekin. 2021eko azarotik, Unicef Espainiako zuzendari exekutibo gisa haurtzaroaren esparruan zentratzen du bere energia. Chema Vera Oxfam Intermoneko zuzendaria izan da eta bere azken etapan, bertako zuzendari exekutiboa izan da nazioarteko mailan, industria kimikan lizentziatu eta nazioarteko lankidetzako masterra egin ondoren.
Pilar Kaltzada: Save the Children erakundeko presidentea 2023az geroztik, Espainiako Save the Children erakundeko Patronatuko kide izan da duela 9 urtetik hona, eta azken hiru urteetan presidenteorde lanetan aritu da. Gainera, kazetaria eta komunikazio estrategikoko aholkularia da Linking Ideas erakundean. Betan, zuzendari eta bazkide-sortzaile ere bada. Bere bizkarrean 20 urtetik gorako esperientzia pilatzen du komunikazioaren aholkularitzan eta kudeaketan, hainbat esparru jorratuz, besteak beste, berrikuntza, kultura eta generoa.
Ousman Umar gizarte-ekintzaileak -Princesa de Girona Social 2021 saria- bere anaiarekin batera NASCO Feeding Minds sortu zuen 2012an, egoitza Ghanan eta Bartzelonan duen irabazi asmorik gabeko erakundea. Erakunde horrekin heziketa digitala eskaintzen du bera jaio zen herrialdean, garapena indartu eta txirotasuna saihesteko. Norberaren buruaren garapenean eta egoera zailei aurre egiteari dagokionez historia harrigarria du: 12 urte zituela Ousman Ghanatik irten zen eta Europara jo zuen, 5 urteko bidaia batean Afrika erdia zeharkatu ondoren. Sahara oinez zeharkatu zuen, itsasoa txalupan eta bidean zehar bere bidelagun asko hiltzen ikusi zituen.
Lucía Gorjón: Ekonomian doktorea, sortzaile-kidea eta ikertzaile seniorra ISEAK Fundazioan, politika publikoen analisian eta ebaluazioan espezializatutako zentro batean. Aditua da gizarte politiken eraginaren ebaluazioan, eta bere ikerketa-eremua lan merkatuaren, pobreziaren, desberdintasunaren eta genero arrakalen azterketan oinarritzen da. 2019an, Business Insiderrek teknologia, finantzak eta politika iraultzera deitutako 35 urtetik beherako 29 espainiarretako bat izendatu zuen, eta 2024an Jaume I Ekonomia sarien epaimahaiko pertsona gazteena izan da.
Blanca Hernández-Rodríguez: Magallanes Value Investors erakundeko CEO eta sortzailea. Bere ibilbidean zehar hainbat zeregin azpimarragarri bete ditu, esate baterako, aholkulari izan da Ebro Foods-en, eta gaur egun, Ebro Fundazioko Presidentea da. Halaber, aholkulari gisa aritzen da Pharmamar enpresan, eta Techo Hogar Socimi SL sozietateko sortzaile eta presidentea da, etxerik gabekoen egoerari aurre egin asmo diena.
Nuria López Torres argazkilari dokumentalistak Kataluniako Ikasketa Fotografikoen Institutuan eta Bartzelonako Irudi eta Diseinuko Goi Eskolan (IDEP) osatu zuen bere prestakuntza. Bere lanean emakumea, indarkeriak eta identitateak ditu ardatz, arreta berezia jarriz azken urteetan gizarte garatuek dituzten erronka sozialetan. Bere lana hainbat hedabidetan argitaratu da, besteak beste: The New York Times, The Washington Post, edo GEO, eta sari ugari jaso ditu: Global Peace Photo Award eta Amerika, Europa eta Asiako museoetan eta galerietan ikusgai dauden bere proiektuak.