Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«MUNDU KLASIKOTIK ERRENAZIMENDURA: EUROPAKO KULTURAREN ERRENAZIMENDUA ETA ESPLORAZIOEN AROA»

septiembre 30, 2024 - diciembre 19, 2024

MUNDU KLASIKOTIK ERRENAZIMENDURA:
EUROPAKO KULTURAREN ERRENAZIMENDUA ETA ESPLORAZIOEN AROA

Mundu greko-erromatarra, Europako kulturaren une «klasikotzat» hartzen dena, krisi-garai batean bizi izan zen artean eta zientziari dagokionez, pixkanaka Behe Erdi Aroan berreskuratuz joan zena, eta XV. mendean loratu zen Italian. Ikastaroa «Errenazimentuko» eta XVI. mendeko zenbait gairen inguruko ibilbide sakona izango da, ikuspegi historikotik zein itsas arkeologiatik, arkeologia klasikotik eta diziplina anitzeko beste ikuspegi batzuetatik. Gai-zerrenda Errenazimentuko kultura artearen eta arkitekturaren alderdietara hurbiltzen saiatuko da, bai eta garai hartako gatazka politiko eta filosofikoak ere, Europako monarkia-estatuen sorrera, mundu eurozentrikoaren hedapena eta esplorazioak Asiako, Ipar Amerikako eta Hego Amerikako eskualdeetara, ontzigintzak kultura-hedapen eta -eragin horretan guztian izan zuen zeregina ere. Anima zaitez mundu bat berpizkundean ezagutzera!.

ORDUTEGIA AUKERAN

  • Astelehena:
Irailaren 30etik abenduaren 16ra.
Goizetan. 10:30-11:30. Gaztelaniaz / 12:00-13:00 Euskaraz.
Portu-areto gelan.
  • Asteartea:

Urriaren 1etik abenduaren 17ra.
Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara.
Portu-areto gelan.

  • Osteguna:

Urriaren 3tik abenduaren 19ra.
Goizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Tailer-gelan.

Irakaslea: BEÑAT EGUILUZ MIRANDA

InskripzioakOiasso Museoa, 943 63 93 53

Local

Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Irun, Gipuzkoa 045 España