MusEkintza 2025/2026 – Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik.
“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore.
Patxo Telleriaren testu bat, Adrián García de los Ojos pianoan eta Maider López biolara. Jokin Oregik zuzendutako lan honetan, Mikel Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo ikuspuntutik.