MusEkintza 2025/2026 – Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Haurtxoentzako antzerkia.
Ikuskizuna ikusleentzako espazio eroso bat sortuz garatzen da, horrek miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko aukera ematen du.
Ikusleak eszenatokiaren gainean egongo dira, artistengandik oso gertu, lehen haurtzaroan ikusleek sentsibilitate eta intimitate berezia behar dutelako.
Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi- jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte, eta, soinu naturalen eta irudien bidez, haien ikusmen, ukimen eta entzumenarekin arakatu ahal izango dute, inoiz egin ez duten bezala.
Proposamen eszeniko honetan, antzezleek bi elementu magiko erabiltzen dituzte: argia eta ura. Mundu poetikoak argitzen, eraldatzen eta marrazten dituen argia. Bere izaera urduri eta aldakorrarekin bidaia sentsorial batera gonbidatzen gaituen urak.
Argiari uretan islatzea gustatzen zaio, gardena baita, ispilu bat bezala, ondoren espazioa margotzeko. Elkarrekin, argiak eta urak, ikusle txikien eta haien familia edo hezitzaileen emozioak pizten dituzte. Gozatzera eta hizkuntza berriak esploratzera gonbidatzen zaituztegu.
Fitxa artistikoa: