Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MusEkintza 2025/2026: «Magia»

marzo 28, 2026

MusEkintza 2025/2026 – Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Ikuskizun ibiltaria El Pobaleko Burdinolan, magiaz eta misterioz betetako gau batean. Ikusleak gertakari harrigarrien partaide izango dira.

Itxurazko mentalista batek, ikusmenik gabe, asmatuko du zer pentsatzen duten. Burdinolaren iluntasunean, bertaratzen diren guztiak beren buruari magia egiteko gai izango dira. Hori gutxi balitz, Txikle neskak ikusleek imajinatzen dituzten jarrera ezinezkoak asmatu eta errealitate bihurtuko ditu, eta Itzal-gizonak beldurra desagerraraziko du esku artean, altzairuzko kaiola sendo batean sartuta.

  • Data: Martxoak 28 (2026)
  • Ordu: 12:00etan
  • Erreserba: 2026ko otsailaren 27tik
  • Hizkuntza: Ikuskizuna euskaraz eta gazteleraz

Local

El Pobaleko Burdinola
El Pobal auzoa, z/g
Muskiz, Bizkaia 071 España