Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da duela 40 urtetik. Helburua da herritarrak museoek duten garrantziaz kontzientziatzea: kultura hartu-emanetarako, kulturak aberasteko, eta herriek elkar uler dezaten, elkarlanean aritu daitezen eta bakean bizi daitezen.
Aurten, nazioarteko leloa «Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan» da.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren arabera, lelo horrek museoak aurrerapen teknologikoen, gizarte aldaketen eta ingurumen arazoen ondorioz azkar aldatzen ari den gizartera nola egokitu behar diren pentsatzera gonbidatzen gaitu. Asmoa da museoek iraganeko ideiak zaindu eta erakusteaz gain, berritzeko, pertsonak konektatzeko eta kultura bizirik mantentzeko leku garrantzitsuak izatea, mundua etengabe aldatzen ari den bitartean.
Testuinguru horretan, Museoen Foru Sareak hainbat jarduera programatu ditu egun hori ospatzeko, eta maiatzaren 15ean hasiko dira eta 21ean amaituko.
Maiatzak 15, 19:00etan. Mahai ingurua: «Museos surgidos de la comunidad: retos y perspectivas de futuro”. BIBAT Museoa.
Maiatzak 17, 12:30ean. Poetak maiatzean poesia taldearekin topaketa museoan. Genialogias taldearen errezitaldia (emakume poeten elkarte feminista). Talde horrek jendaurrean irakurriko ditu bere lanak, margolan batzuen aurrean. Arte Ederren Museoa.
Maiatzak 17, 12:30ean. Musikarta aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorra. Arabako Fournier Karta Museoa
Maiatzak 17, 17:00etan. «150 urteko eskrima Araban» erakusketaren aurkezpena Arma Museoa.
Maiatzak 17, 17:45ean. Eskrima historikoaren erakustaldia. Arte Ederren Museoko lorategiak (euria egiten badu, jarduera Arma Museoan egingo da).
Maiatzak 18, 12:00etan. Lorategiko eskulturen bisita gidatua (euria egiten badu, barruko bilduma bisitatuko da). Arte Ederren Museoa
Maiatzak 21, 18:30ean.Topaketak museoan Musikarta ezagutzeko. Musika ezkutatzen duten karta bitxiak… Arabako Fournier Karta Museoa.
Plazak mugatuak dira, edukiera bete arte.