Maiatzaren 17ko eta 18ko asteburua
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) bultzaturik. UNESCOri lotutako erakundea da, eta museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen eta babesten ditu.
ICOMek 2025ean egun hori ospatzeko aukeratu duen leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da. Kontseiluak dioenez, «museoek inguratzen gaituen mundua eraldatzeko ahalmena dute. Aurkikuntzaren leku paregabe gisa, gure iragana erakusten digute eta gure gogamenak ideia berrietara irekitzen dituzte, funtsezko bi urrats etorkizun hobea eraikitzeko».
Artium Museoak jarduera-programa bat antolatu du bere kontzientzia eraldatzailearekin eta publikoak aldaketa eta bilakaera sozial eta kulturaleko prozesuan partaide gisa egiten duen lanarekin lotuta.
Zertan amets egiten dute landareek? Vitoria-Gasteizko ikasleentzako lantegi bat izan zen. Parte-hartzaileek musearen lorategiko landareekin lan egin zuten, beren subjektibotasuna eta adimena duten izaki bizidun gisa hartuz. Jardueran zehar, modu ludiko eta elkarreragilean aztertu zituzten landareen pertzepzio-gaitasunak eta kognitiboak, bizi-erritmoak, portaera eta adierazpideak, irudimenezko ariketen bidez hainbat teknika artistiko erabiliz.
Erakusketa hau maiatzaren 17an eta 18an egongo da ikusgai Lorategian. 2025eko udaberrian Artium Museoan egin ziren lantegietan ondutako lanak biltzen ditu eta Michael Marder filosofoaren eta Anaïs Tondeur artistaren arteko ia hamar urteko lankidetzan du oinarria.
Parte hartu duten ikastetxeak: CPI Samaniego IPI (Lehen Hezkuntzako 6. maila); CEIP Ramón Bajo HLHI (Lehen Hezkuntzako 5. maila); Odon de Apraiz Ikastola (Lehen Hezkuntzako 6. maila eta 6. maila B).
Zertan amets egiten dute landareek?
Landareen bizitzari buruzko lantegiaren saio berriak
Maiatzaren 17an eta 18an, 11:30etik 13:00etara
Edonorentzako
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
Lorategi batean….
Jose Ramón Aisek zuzendutako lantegia
Lantegi honek «lorategi hedatu» baten garapena planteatzen du, hainbat ariketa praktikotan oinarrituta, esate baterako aldaxken bidez landareak ugalduz, edota loreekin esperimentazio sentsoriala eginez. Bi saiotan banatuta, lorategia prozesu sortzaile gisa aztertuko da, beren lana lorategiaren inguruan garatu duten duten artisten adibideetatik abiatuta (Claude Monet, Gertrude Jekyll, Isamu Noguchi, Derek Jarman…) ibilbide historiko bat eskainiz.
Maiatzaren 17an eta 18an, 10:00etatik 13:00etara
Helduentzako
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
Naita Kontu eta kanta. Naita antzerki taldea
Kontzertu honetan Bombón kontrabaxuaren historia ezagutuko dugu, kontrabaxua izan nahi ez duen kontrabaxuarena. Bere abenturan lagunduko dioten beste musika-tresna batzuk ezagutuko ditu. Hiru ahuntzen ipuina ere ezagutuko dugu, eta nola aurre egiten dioten ogro gaiztoari beren bideari jarraitzeko. Hainbat abesti ere abestuko dugu: Tripa zorri, sagar gorri (rap), 11 neska ausart (cumbia) eta Otsoa jateko (rock & roll).
Maiatzaren 17an, 17:00etan
Euskaraz. 4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Doako jarduera. Toki mugatua. Erreserba egitea komeni da.
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira).
Artium Museoan barrena
Bisita hauek 50 minutukoak izango dira, eta museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko aukera emango dute.
Maiatzaren 17an eta 18an, 12:00etan
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, museorako sarrera doakoa izango da asteburuan zehar (ostiral arratsaldean eta larunbat eta igande osoan).