Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Chillida Lekuk familientzako bisita gidatuak antolatzen ditu doan. Bisita horiek, euskaraz eta gazteleraz, esperientzia ludiko eta dibertigarria eskainiko dute museoko hezkuntza taldeak gidatuta. Bisitan zehar, haurrek, heldu batek lagunduta, eskulturak ukitu eta Chillidak sortutako espazioak esploratu ahal izango dituzte, bere formen unibertso amaigabea deskubrituz.
Bisita gidatua euskeraz: 12.00h
Bisita gidatua erderaz: 16.00h