Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musika Aire Zabalean 2026: Kalimba eta Udal Banda: «Soinu partekatuak»

junio 19

Udal Bandak eta Kalimbak Lakua-Arriaga auzoa musikaz girotzen dute.

Kalimba ezagutzen ez duzuenontzat, Lakua-Arriaga auzoan hainbat jarduera egiten dituen pertsonen elkartea da. Uste dute gure planetan aberastasuna, baliabideak, aukerak eta ezagutza oso bidegabeki banatuta daudela, eta, horregatik, zailtasunak dituzten edozein giza talderen garapenerako eta ongizaterako ekimenak abiarazi eta babesten dituzte, musikaren eta antzeko arteen bidez.

Kulturarteko bizikidetzarako espazio bat eskaintzen dute, beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonen parte-hartzearekin, batez ere haurrei zuzendutako musika-topaketak partekatuz, harrera eta sozializazioa erraztuz. Vitoria-Gasteizen auzo-sareak ezarri dituzte haiekin bat egin nahi izan duten auzoko gizarte-erakunde guztiekin, harreman honek beraien ekintza zuzendu nahi duten taldeak identifikatzeko balio du, urtero ekintza egokienak planifikatuz.

Zuzendaria: Luis Orduña

Egitaraua:

  • ‘La Paloma’ Sebastián de Yradier / arr. Naohiro Iwai
  • ‘Las Playas de Rio’ Kees Vlak
  • ‘Brasiliana’ Jan Van der Roost
  • ‘Merengue Picante’ Jerome Thomas
  • ‘Seis Manuel’ (from Islas y Montañas) Shelley Hanson
  • ‘Alma llanera’ Pedro Elías Gutiérrez
  • ‘Joropo’ Moisés Moleiro / arr. Johan de Meij
  • ‘La Bamba’ trad. / arr. Kees Vlak
  • ‘Chan Chan’ Francisco Repilado (Compay Segundo). Arreglo Lorenzo Bocci
  • ‘Ilargia’ Ken Zazpi

Musika Aire Zabalean kartela 

Ezagutu Musika Aire Zabalean zikloaren kontzertu guztiak