Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Musika Dena eta ez Dena Festibala 2025

julio 18 - julio 20

Verde Prato + Bronquio, Exotic Sin (Kenichi Iwasa + Naima Nefertari), Loula Yorke, Ale Hop, Ryosuke Kiyasu, Garazi Navas, Fernando Carvalho, Estanis Comella, Zine-Lab

Musikaren oinarria denboraren jarraian dagoela maiz entzuten da, espazioak eraldatzeko duen gaitasun harrigarria ahaztuz. Galdera, orduan, zuzena da: Non hasten da eta non bukatzen da musika? 

Musika Dena eta Ez Dena festibalak, musika eta soinu berezien bila dabilen oro, Tabakalerako eraikuntza osatzen duten espazio ezberdinetan murgiltzera gonbidatzen du bere bigarren edizioan. Tabakaleraren 10º urteurrena ospakizunaren aterkian, aurtengo gonbidatuek hainbat  gunetan egingo dituzte beraien emanaldiak, toki bakoitzaren berezitasunak baliatuz euren proposamenak indartzeko.

Hiru egunetan zehar, geografia ezberdinak gurutzatzen dituzten artistez gozatzeko aukera izango du entzuleak aurtengo jaialdian, estilo eta jarrera anitzen gurutzebidean. Musikaren industriaren ibilbideetatik urrun, proposamen horietako asko denboran bidaiatzeko edo inguratzen gaituen espazioaren materialitate aldakorra unean unean sentitzeko gonbidapen gisa ulertu daitezke. Kontua ez bait da musika taularatzea soilik, beste munduetara joatea ahalbidetuko diguten ateak zabaltzea baizik.

Ale Hop (Alejandra Cárdenas), Estanis Comella, Loula Yorke, Exotic Sin (Kenichi Iwasa + Naima Nefertari), Verde Prato + Bronquio, Fernando Carvalho, Garazi Navas  edo Ryosuke Kiyasu artistez gain, azken hamarkadetan soinu arteari EH-an egin zaion lekua eta bilakaera aztergai izango duen topaketa bat bultzatzen du festibal honek, bertako ekimen eta kolektibo ezberdinen partehartzearekin. Bestetik, azpimarratzeko da berriki utzi gaituen Miguel A. Garcia artistaren soinuei lekua egingo zaiela aurtengo edizioan. Eta azkenik Hegoak Diskak-ekin elkarlanean, jausi bat egin eta Londreseko Cafe Oto aretoan lurra hartuko du festibalak, proposamen ezberdinak bilduko dituelarik nazioarteko eszenatoki paregabe honetan.

EGITARAUA

  • Ostirala, Uztailak 18 -Tabakalerara sarrera Andre Zigarrogileen plazatik izango da-
    • 21.30-22.20 Musika. Ale Hop (Alejandra Cárdenas). Zinea
    • 22.30-23.00 Performancea. shield, Estanis Comella. 3. solairua
    • 23.15-00.15 Musika. Loula Yorke. Prisma
  • Larunbata, Uztailak 19
    • 19:00 Topaketa. Soinuzko arteak Euskal Herrian: atzera edo aurrera begiradak Moderatzaileak: Mikel Acosta (Hegoa Diskak)+Antton Iturbe. Medialab. Sarrera librea.
    • 21.30 Musika Exotic Sin (Kenichi Iwasa + Naima Nefertari) -Tabakalerara sarrera Andre Zigarrogileen plazatik izango da-. Patioa.- Film-performancea Landaregramak Zine- Lab. Patioa
    • 22:30 Musika Erromantizismoa Verde Prato + Bronquio. Patioa
  • Uztailak 20 Igandea (Sarrera librea)
    • 18.00 Musika Oktofonia (In memoriam Miguel A. Garcia) Fernando Carvalho. Plaza
    • 19.00 Musika Dopelganger (In memoriam Miguel A. Garcia) Garazi Navas. Eskailera nagusia
    • 20.00 Performancea Ryosuke Kiyasu. Artisten Gunea

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España