Bilboko Udalak «Musika dibertigarria da – La música me divierte» kontzertu didaktikoen zikloaren edizio berri bat bultzatuko du. Programa hau musikaren arloan publiko berriak sortzera bideratuta dago, kulturaren sostengu eta garapenerako oinarrizko elementu gisa, eta Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan entzuleen inguruko lan-ildoa osatzen duen ekintzetako bat da.
Emanaldi guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak maiatzaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, eta maiatzaren 15ean, ostegunean, izango dira. Guztiak 19:00etan hasiko dira, maiatzaren 2koak eta 15ekoak izan ezik, horiek 18:30etan hasiko baitira. Bi emanaldi horiek bereziki haurrei eta familiei zuzenduta daude eta maiatzaren 2koa euskaraz egingo da.
Maiatzaren 2rako eta 15erako programatutako ikuskizunak sarrera librekoak dira lekua bete arte. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da, www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez eta, gainera, areto berean emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
PROGRAMA
- Maiatzak 2, ostirala, 18:30etan. TXALAPARTA HUTSA- HUTSUN
Haurrak eta familiak. Euskaraz. Anai Gambra Uriz eta Mikel Urrutia
Txalapartaren magian murgiltzen gaituen kontzertu didaktikoa, haren historia, soinuak eta bilakaera aztertuz. Ikuskizunak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu, tresna liluragarri hau belaunaldi eta publiko berriei hurbilduz.
- Maiatzak 9, ostirala, 19:00etan. CHORINHO
Dom Oliveira, mandolina eta cavaquinho; Hugo Silveira, gitarra; Daniel Bordonaba, perkusioa
Chorinho musika brasildarraren adierazpen benetakoenetako bat da. Talentuz betetako hiru musikarik gidatuko dute publikoa historiaz eta emozioz beteriko bidaia melodiko batean, XIX. mendeko sustraietatik gaur egun duten presentzia zirraragarriraino.
- Maiatzak 15, osteguna, 18:30etan. Los niños y niñas cuentan y cantan… LA FLAUTA MÁGICA
Haurrak eta familiak. KODALY Musika Eskola
Familientzako musika eta antzerki interaktiboa, ikusleak Wolfgang Amadeus Mozarten opera ospetsuenetako batean parte hartzera gonbidatzen dituen ikuskizunarekin.
- Maiatzak 16, ostirala, 19:00etan. BACKSTAGE CUARTETO LÍRICO- EL RETORNO
Alberto Núñez, tenorra; Adhara Martínez, mezzosopranoa; Jesús Zaballa, baritonoa; Giorgina Barrios, piano-jotzailea
Opera, zarzuela eta musikalen aria eta duorik ospetsuenak biltzen ditu emanaldiak. Musika talde liriko baten tenoreak traizioz utziko ditu bere «managerrak» presionatuta bakarka arrakasta lortzeko, eta horrek eszenatokian ikusi ahal izango diren musika ekitaldi guztiak sorraraziko ditu.
- Maiatzak 23, ostirala, 19:00etan. Compañía de danza YUGEN – BREAKING BEETHOVEN
Barbara Arrieta, Iñaki López Mielgo, Sara Luquero eta Emil Otsoa. Koldo Belloso, ikus-entzunezkoak
Beethovenen musika klasikoa, Break Dance eta Dantza Garaikidea eta zuzeneko ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna. Obraren ondoren artistekin hitz egin ahal izango da sormen prozesua ezagutzeko
- Maiatzak 30, ostirala, 19:00etan. TANGUEDIA ENSEMBLE – ASTOR PIAZZOLLAri omenaldia
Ivan Casado biolontxeloan, Joana Otxoa de Alaiza pianoan, Naiara De La Puente akordeoian eta Victor Parra biolinean
Astor Piazzolla (1921-1992) mundu osoan goraipatu zuten tangoa berritu eta estilizatu zuelako. Kontzertu honek bere obra aipagarrienetako batzuk eskaintzen ditu, laukote talde honetarako transkribatuak.