Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Musika Gertu: NURIA CULLA

marzo 27

Nuria Culla donostiarrak bigarren diskoa kaleratu du: Hamaika gau. Besteak beste, musikaren munduan eman zituen lehen urratsez, lan berriaren sortze-prozesuaz, crowfunding edo finantzaketa kolektiboaz eta musikaren industrian gertatzen ari diren aldaketez hitz egin dugu berarekin.

Oker ez bagaude, 2014an ekin zenion bakarkako ibilbideari, gitarra klasikoa eta jazz-kantua ikasi ondoren. Barruan gordeta zeneukan guztia ateratzeko modua izan zen? Nola oroitzen dituzu urte haiek?

Bai, tira, 2014an oraindik jazz-kantua ikasi gabea nintzen; 2019an sartu nintzen kontu horretan. 2014an neure kabuz abesten hasi nintzen, gitarrarekin batera, musika klasikotik pixka bat aldentzen, gaur egungo estiloko bertsioak egiten, eta baita nire lehen abestiak idazten ere.

2018an iritsi zen zure aurreneko lana: Lluvia de marzo en Venecia. Gitarra eta ahots soilez. Bidean izen artistikoa ere aldatu zenuen. Zer jaso nahi izan zenuen lehen EP hartan?

Bai, nire lehen abestiak Autumn izenarekin grabatu nituen. Gero konturatu nintzen nahiago nuela nire benetako izena erabili, proiektu pertsonala zelako. EP horretan horixe nahi nuen: nire bakarkako ibilbidea hasi, nire kanta propioekin.

Local

Taberna Nagusia, San Migueleko Eliza eta Social Antzokia
Basauri, Bizkaia 015 España