Musika mugimenduaren ezinbesteko eragile bat da eta mugimendua musikaren erabateko ondorio. Bien arteko uztartzeak esperientziak gorpuztea dakar eta dagoeneko neurozientziek azaldu digute gorpuzten den esperientzia edo ikasketa prozesu bat esanguratsuagoa dela, horrela transmititzen ez denarekin alderatzen badugu. Musika baliabideak askotan modu solte batean eman ohi zaizkigu eta modu anekdotiko batean erabili ohi ditugu. Azken urteotan, ordea, beste herrialdeetako pedagogia musikal egituratuak iristen ari zaizkigu eta ohiko balibideetatik haratago, musika barneratzeko prozesuak eta musikari hizkuntza trataera ematen dioten metodologiak jasotzen ari gara. Hauetariko askok mugimendua balioztatzen dute pultsua bezalako kontzeptu naturalak garatu eta, abiapuntu horietatik, musikaren beste ezugarriak lantzeko tresna izateko. Horretarako izango da beraz erabilgarri ikastaro hau: mugimenduan oinarritzen diren proposamen pedagogikoetatik bidai bat egin eta hainbat eta hainbat errekurtso jasotzeko modu egituratu eta pedagokioan egindako proposamenen bidez. Horrez gain, zuzeneko musikaren alde egiteko parada izango da ikastaroa eta horrekin, inprobisazioaren garrantzia uztartuko da.
Taldean egiteko proposamenak izango dira eta musikaz gozatzeko beste modu batzuk landuko ditugu. Hori kontuan hartuta, konpetentzia artistikoez gain, nahitaez, norbera izaten ikasteko eta elkarbizatzarako konpetentziak ere landuko dira. Hori baita taldean musika egitea: norberetik besteei eskaintzeko baliabideak gorpuztea.
Irakaslea: Felipe Murillo Egiguren.
Metodologia: ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.
Nori zuzenduta: irakasleei orokorrean.