Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Musika gorpuzteko bidea»

marzo 8 - marzo 15

Mugimendua ez da musikaren baliabide soil bat. Gehienetan norabide bakarreko lanketa egiten dugu, hau da, musikatik abiatzen gara musika horrek iradokitzen digunaren arabera mugitu eta koreografiatzeko. Hala ere, beste aldeko lanketa are garrantzitsuagoa da: beharrezkoa da mugimendua baliatzea musikaren logikak eta elementuak barneratzeko. Gorputza gara eta musika gorpuztea ariketa interesgarria da. Ariketa hori, askotan, gure bizi esperientziaren eta irakaskuntzaren lehen etapetara mugatzen dugun zerbait da eta gero musikaren irakurketa eta idazketan zentratzen gara honen sentipena alboratuta. Musikaren idazketan jartzen da energia eta askotan geure mugimenduaren kontzientzia falta zaigu. Zentzu horretan, beste herrialde batzuetan bestelako metodo esperientzialagoak erabiltzen dituzte. Horrela, eskema eta elementu musikalak barneratzeko erabiltzen dute mugimendua eta gorpuzte horren ondorioz musikaren araberako bestelako dantza eta koreografiak osa ditzakete. Mugimendua baliabide bihurtzen da gozamenerako eta ez helburu.

Irakaslea: Felipe Murillo Egiguren.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025ko martxoaren 2a.

Informazio gehiago

Detalles

Comienza:
marzo 8
Finaliza:
marzo 15
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/03/08/musika-gorpuzteko-bidea-/webkklik00-detalle/eu/

Local

UEU. Joaquín Beunza, 13
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España