Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Musika konposizioa (aurreratua)» ikastaroa, Haizea Huegunekin

febrero 26 - julio 2

Lortu harmonia-ezagutzak eta hasi zure konposizioetan aplikatzen.

Deskribapena:

  • Harmonia: musika-tarteak. Zer da akorde bat? Hainbat akorde mota eta horien funtzioak.
  • Progresioak. Jarduera praktikoa: sortu zure progresioa.
  • Analisi musikala: zer da analisi musikala? Ikasi aztertzen (adibideak). Jarduera praktikoa: egin zure gustuko lan/abesti baten analisia.
  • Konposizioa: nola hasi konposatzen (teknikak). Nola sortu melodia bat. Nola harmonizatu melodia bat. Jarduera praktikoa: sortu zure konposizioa.
  • Instrumentazioa: zer da instrumentazioa/orkestrazioa? Instrumentuen barruko familiak.
  • Akustika: harmonikoen seriearen azalpen laburra.

Nori zuzendua: Musikari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten helduentzat.

Ikasleak eraman beharreko materiala: Kuaderno eta boligrafoa apunteak hartzeko.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko otsailaren 26a, 23:59.

Local

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) – (Moila Gela)
Erribera, 23
Zumaia, Gipuzkoa 081 España