Musika-Música 2025 jaialdiaren barruan.
Bilboko Udalak antolatuta, aurten «Musika eta emozioak« lelopean, jaialdiak berrikuntzak ekarriko ditu Euskalduna Jauregiko eszenatokietara, martxoaren 7tik 9ra arte.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Perry So zuzendariaren eskutik, KUKAI dantza taldearekin batera arituko da auditorioan, Ludwig van Beethovenen «Prometeoren izakiak» aurkeztuz. Musika eta mugimenduaren uztartuko dituen emanaldi bat izango da.
Martxoaren 9an, igandea, 18:45etan, Auditorioan izango da saio bakarra.