Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musika-Música 2026: «Lumina»

marzo 7 - marzo 8

2026ko Musika-Música jaialdiaren barne.

Musika-Música Jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 6an, 7an eta 8an ospatuko da. Bere programazioan familientzako «Lumina« ikuskizunaren hiru emanaldi jasoko dira. Ikuskizuna Musbika Ensemble taldeak eskainiko du, eta Euskalduna Jauregiko 0E Aretoan oholtzaratuko da.

«Lumina. Zirkuaren eta musikaren arteko elkarrizketa« 25. edizio honetan familiei zuzendutako proposamena da. Asteburuan zehar hiru emanalditan ikusi ahal izango den muntaketa eszeniko bakarra da. 

  • Martxoaren 7an, larunbatean, bi saio eskainiko dira: 11:15ean eta 16:30ean
  • Martxoaren 8an, igandean, goizez berriz ikusi ahal izango da, 11:15ean.

GAZTE INTERPRETEEN EMANALDIAK KIOSKOAN

Aurten, Kioskoak Euskadiko eta Estatuko 12 kontserbatorio eta musika-eskolen emanaldiak hartuko ditu. Emanaldi horiek jaialdiaren izaera hezitzailea eta parte-hartzailea indartzen dute; izan ere, gazte interpreteei ikusgarritasuna ematen diete eta jaialdiak hasieratik izan duen izaera ireki eta eskuragarria sendotzen dute.

BERRIKUNTZAK: 5H TERRAZA ARETOA ETA 0C ARETOA

25. edizio honetako berrikuntzen artean, jaialdiaren esperientzia zabaldu eta ohiko formatutik harago doan proposamena eskaintzen duten bi espazio nabarmentzen dira.

5H Terraza Aretoa kontzertuen aurreko trantsizio-gune gisa pentsatuta dago, publikoak aretora sartu aurretik geldialdia egin dezan. Entzungailuen bidezko hamar minutuko esperientzia murgiltzaile batek entzute indibiduala eta inguratzailea proposatzen du, ikuslea kontzertua modu kontzienteagoan bizitzeko prestatuz.

Bestalde, 0C Aretoak kontzertuen grabazioak jasoko dituen pantaila bat hartuko du, etengabeko proiekzioan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

SARREREN SALMENTA

MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 25. edizio honetan, otsailaren 12tik eskuragarri dagoen sarreren salmentak harrera bikaina izan du publikoaren aldetik. Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatilanmusika-musica.bilbao.eus webgunean eta Arriaga Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira; azken horretan, irekiera-kontzerturako soilik, martxoaren 6an.

Sarreren salneurriak hauek izango dira:

  • Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditoriuma: 15 euro
  • 0B aretoa: 12 euro
  • 0D eta 0A aretoak: 9 euro
  • Kiosko: 4 euro

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España