Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musikagela Fest 2026

junio 20

  • Oharra: Eguraldiak laguntzen ez badu, kontzertuak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira.

Donostia Kulturako Musikagela proiektuaren zazpigarren edizioko jaialdi honetan hainbat taldek Katalunia plaza arratsaldez eta gauera arte alaituko dute.

Jaialdia bi zatitan banatzen da. Kontzertuek 40 minutuko iraupena izango dute, Bele taldearen kasuan izan ezik. Hauek 80 minutuko saioa eskainiko dute.

Aurtengo gonbidatua Bele izango da. Lide Hernandok gidatutako taldeak Muturrez zerua bigarren albuma aurkeztuko du. Diskoak zortzi abestitan zehar Belek musika beltzarekiko interesa eta maitasuna aztertzen jarraitzen du, bere lehen diskoan nabarmentzen ziren r&b eta souletik aldenduz, eta 80ko hamarkadako disko, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz.

12:00 Ttarraka Erromeria (euskal musika dantzagarria)
12:40 Siglas (garaje, punk, pop eta psikodelia)
13:20 Dead Flowers (rock anglosaxoia)

18:00 Hondora (rock, pop, funk, soul eta r&b)
18:40 Talde Hemendik (hard rock)
19:20 Bele (musika beltza, disko, funk eta dance)
20:40 lasombradelflaco (swing azeleratua, pun eta jazz doinuak)
21:20 Rockin’ Ricky Hilbilly Trio (rockabilly, country & western)

 

Local

Katalunia Plaza (Gros)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España