Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

MUSIKAGUNE (Íñigo Mikeleiz eta Miguel Nuño)

abril 25

Txantrea Liburutegi Publikoa. Apirilaren 25ean, ostirala, 20:00etan. FESTAURREKO KONTZERTUA MUSIKAGUNE taldearekin (Iñigo Mikeleiz, akordeoia, eta Miguel Nuño, klarinetea). Txantreako Jai Batzordeak eta Txantreako Liburutegiak antolatuta.

Aurten, auzoko jaiak kontzertu batekin hasi nahi ditugu, musika-interpretazioak eta literatura-zatiak tartekatuko dituena, eta jai-tradizioaren eta artearen arteko elkarrizketa aberasgarria sortuko duena.

Kontzertua multzo ezberdinetan egituratuko da, eta musika-emanaldiak eta jaiaren hainbat alderdiri erreferentzia egiten dieten irakurketa literarioak eta poetikoak banatuko dira, oroimenera eta ospakizunera gonbidatzen duten kontakizunen eta melodien bitartez.

Musikaren eta literaturaren fusioak entretenitu ez ezik, pertenentzia eta komunitate zentzua hezi eta indartzen duen esperientzia ahalbidetzen du.

Interpretatuko den errepertorioan, besteak beste, Gorka Hermosa eta Jesus Guridiren obrak eta herri eta egungo musika moldaketak proposatuko dira. Musikarekin batera, besteak beste, Hemingway, Atxaga eta Miguel Nuñoren lanen literatur zatiak irakurriko dira.

Gonbidapenak jaso ahal izango dira apirilaren 22tik aurrera. (Kontzertua baino lau egun lehenago, Aste Santua dela eta)

Gehienez 2 sarrera emango dira pertsonako.

Local

Txantreako Liburutegia
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España