Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Musikaire 2025: Anari

julio 12

Musikaire 2025 jaialdiaren barruan.

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

  • Anari: Ahotsa, gitarra
  • Ander Mujika: Gitarra, ahotsak
  • Ruben Garatea: Teklatuak)
  • Xabier Olazabal: Baxua
  • Mikel Txopeitia: Bateria
  • Xabi Etcheverry: Arrabita, gitarra, teklatua, ahotsak

 

 

 

Local

Lariz Jauregian
Elorrio, Bizkaia 032 España