Musikaire 2025 jaialdiaren barruan.
“Arima” hitza “soul” da ingelesez eta, hain zuzen ere, horixe egiten dute: soul, funk, R&B, 60ko eta 70eko hamarkadetako Jazz-groove eta discoa, baina estilo horien korronterik garaikideenean, hau da, Neo Soulen begirada jarrita. Taldea 2020an sortu zuten, Zarautzen, Makala dj eta baxuak eta Lidia Insausti ahots boteretsuak.
Talde honen errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude batez ere, baina baita Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron, Etta James… artisten bertsioak ere.
Arima Soulek, bere lehen bost urteetan, EP bat, hainbat single eta estudioko album bat, Arima Soul – 1 (2022), kaleratu ditu. 2025eko udaberrian, Arima Soulek “Gaua” (2025) izeneko estudioko bigarren albuma argitaratu zuen.
- Lidia Insausti: Ahotsa
- Mikel Unzurrunzaga “Makala”: Baxua
- Antxon Sarasua: Teklatua
- Martin Asarian: Gitarra
- Jokin Vitoria: Bateria
- Celes Albizu: Perkusioa
- Mikel Piris “Mihailovic”: Saxo