Uztailaren 5etik 27ra, musika, dantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira Herriko plaza, Lariz Jauregia eta Arespakotxaga lorategia. Uztaileko Musikaire jaialdiak behar bezalako urteurren borobila izango du, kalitatezko gonbidatuekin.
Uda eta kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia ondo errotuta dago Elorrion. 25 urtemuga beteko du aurten, eta, urtero bezala, antolatzaileek apustu sendoa egin dute ahalik eta egitarau zabal eta onena osatzeko.
Ez dute hutsik egingo bi klasikok, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta Dantza Garaikideak. Musikarien aldetik, izenen artean daude Anari, Olatz Salvador edota Petti. Eta estiloei dagokionez, jaialdiak denetik izango du, musika tradizionala eta gaur egungo soinuak uztartuta.
Kokalekuen aldetik, plaza, Lariz jauregia eta Arespakotxaga lorategia izango dira aurtengo emanaldien eszenatokiak.
Programazioa eta agertokiak: