
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta arreta berezia jarriko du kudeaketa-erakundeetan, hala nola SGAEn eta alor horrekin lotutako ekintza praktikoetan. Doakoa izango da.
Deskribapena:
Sarrera teoriko txiki bat egingo da egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeei buruz, batez ere SGAEri buruz. Jarraian, eskubide horiek kudeatzeko gakoei buruzko jarraibide praktikoak ezarriko dira: bazkideen altak, obren erregistroa, eskubideen banaketa, jakinarazpenak eta erreklamazioak, etab. Ikastaroan egoitza elektronikoa ere jorratuko da.
Helburuak:
- Parte-hartzaileei egile-eskubideei eta egile-eskubideak kudeatzeko erakundeei buruzko sarrera teoriko bat ematea, SGAEri begira bereziki.
- Parte-hartzaileak egile-eskubideen kudeaketa praktikoan gaitzea, bazkideen altak, obren erregistroa, eskubideen banaketa, jakinarazpenak eta erreklamazioak barne, besteak beste.
- Egoitza elektronikoari buruzko informazioa ematea eta informazio hori egile-eskubideen kudeaketan nola erabili jakitea.
- Egile-eskubideak behar bezala ezagutu eta aplika daitezen sustatzea, esparru kulturalean eta sortzailean.
Egitaraua:
2 orduko iraupena duen online ikastaroa da (18.00etatik 20:00etara), eta honako gai hauek landuko dira:
Egile-eskubideen kudeaketa praktikoa:
- Kudeaketa-erakundeetako bazkideen altak.
- Jakinarazpenak eta erreklamazioak.
Egoitza elektronikoaren erabilera:
- Egile-eskubideak kudeatzeko erakundeen egoitza elektronikoaren funtzionamendua.
- Egoitza elektronikoan egin daitezkeen prozedurak eta izapideak.
Irakaslea:
- SGAEko goi-teknikari bat.
Nori zuzendua:
- Musika sektoreari, Musika Bulegoko bazkideek (zuzenak edo Kultura Live, MIE, Musikagileak eta Musikari elkarteetako kideek) lehentasuna izango dute.
Beharrezko materiala:
- Ordenagailu propioa eta Interneterako konexioa izatea. Gutxienez, mugikorra.
- Apunteak hartu nahi badituzte, papera eta boligrafoa edo arkatza.
Konexioa:
- Webex Meetings euskarri digitala.
Izen-emateak: