
Errenteriako Musikaste 2026 – Euskal Musikaren Astearen barne.
EzBerdin Berdinak ikuskizuna Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin martxan jarritako «hausnarketa sortzailea» da.
EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soil bat: elkarrizketarako eta elkar ulertzeko plaza bat da. Euskal nortasun garaikideari buruzko gogoeta piztu nahi duen proposamen artistiko eta parte-hartzailea da eta ikusleari gonbita egiten dio “nor garen, zer partekatzen dugun eta nola eraiki nahi dugun gure etorkizun kulturala”galdetzera.