Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

MusikaZuzenean 15 urte: Joseba B. Lenoir + Jon Bellido + Annekdotas + Miren Narbaiza + Libe Kortazar eta Jon Basaguren

octubre 14

MusikaZuzenean ekimenak 15 urte beteko ditu Urrian eta hori ospatzeko bira berezi bat jarriko du abian. Urte hauetan guztietan zuzeneko musika sostengatzea eta bultzatzea izan du helburu ekimenak, batez ere  atari digitaleko agenda atala elikatuz egunez egun.

Hau guztia ospatzeko Kontzertu Bira! burutuko dute urriaren 5etik 19ra bitartean Euskal Herrian zehar, guztira 15 emanaldiko bira bat, 15 egun jarraian zuzeneko musika eskaintzen taberna, gaztetxe, elkarte eta gune auto-gestionatuetan zehar. Bide horretan Urriaren 14an, asteartez, Izaskun Arrue Kulturgunean izango da hitzordua, arratseko 19.00etatik aurrera eta doako emanaldian.

Saio kolektiboa izango da, non sei musikari ariko diren zuzenean agertoki gainean, eta bakoitzak bi kantu joko ditu.

  • Annekdotas
  • Jon Bellido
  • Libe Kortazar eta Jon Basaguren
  • Miren Narbaiza
  • Joseba B. Lenoir

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España