Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MusikUp – Musika proiektuen profesionalizazioa bultzatzeko formakuntza programa (2026ko martxoa-ekaina)

marzo 21 - junio 20

Zure musika proiektuaren maila igo nahi duzu?

Musika Bulegoak formakuntza-programa bat abiarazi du, euren musika proiektuaren hainbat esparrutan profesionalizaziora jauzi egin nahi duten musikari eta artista amateur eta semi-profesionalentzat. Horretarako, 4 modulu diseinatu dira, eta formatu hibridoan (presentziala-streaming) eskainiko dira EAEko hainbat lekutan, martxotik ekainera.

M1: musikaren kudeaketa (lizentziak, jabetza intelektuala, eskubideen esplotazioa)

Hizlaria: Marta C Dehesa (Coladeperro).

Data, ordua eta lekua:

  • Martxoak 21, 10:00-14:00, Intxaurrondo Kultur Etxea (Donostia)
  • Martxoak 28, 10:00-11:30, streaming (Zoom)

M2: Entsaio eta grabaketen antolaketa

Hizlaria: Xabi Zeberio.

Data, ordua eta lekua:

  • Apirilak 25, 10:00-14:00, EUNEIZ (Gasteiz)
  • Maiatzak 8, 16:00-17:30, streaming (Zoom)

M3: marketing eta komunikazioa

Hizlaria: Marta Abella (LUME!).

Data, ordua eta lekua:

  • Maiatzak 9, 10:00-14:00, EDE Fundazioa (Bilbo)
  • Maiatzak 16, 10:00-11:30, streaming (Zoom)

M4: Musikaren eszenografia eta eszenaratzea

Hizlaria: OSA+MUJIKA.

Data, ordua eta lekua:

  • Ekainak 6, 10:00-14:00, Dinamoa/Soreasu (Azpeitia)
  • Ekainak 20, 10:00-11:30, streaming (Zoom)

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Modalitatea: hibridoa (presentziala + streaming).

Hizkuntza: gaztelania. 1., 2. eta 4. moduluetan, esku-hartzeak eta galderak euskaraz egin ahal izango dira.

PREZIOAK ETA IZEN-EMATEAK

Musika Bulegoko bazkideak:

  • Izen ematea modulu solte bakoitzeko: 15 €
  • Ikasturte osoa (4 modulu): 60 €

Tarifa orokorra:

  • Izen ematea modulu solte bakoitzeko: 25 €
  • Ikasturte osoa (4 modulu): 100 €

Ordaintzeko modua: banku-transferentzia bidez (banku-datuak izen emate-formularioa jasotakoan bidaliko dira).

Izen-ematea: formularioa online (plaza onartuta geratuko da ordainketa jaso ondoren).

Zalantzak: proiektuak@musikabulegoa.eus.

EGITARAUA (PDF)

Local

Donostia, Gasteiz, Azpeitia, online
Azpeitia, Gipuzkoa 018 España