Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Mute…eta hegan!»

enero 4, 2026

MUTE… eta hegan! aretoko zirku ikuskizuna da, publiko orori zuzendua, umorez, une poetiko, dibertigarri eta harrigarriekin. Familia programazioan zein gazte edo helduentzako programazioan funtzionatzen duen proposamena da.

Toli eta Sara duela 10 urte zorigaiztoko istripu bat izan zuten antzoki abandonatuan daude berriro. Tolik pertxaren kontrola galdu zuen eta Sara 7 metroko altueratik erori zen, zirkuaren mundutik urrun mantendu zuen lesio bat eraginez. Orain antzokia eraitsi egingo da eta ibilbide arrakastatsu zapuztu hartatik geratzen dena berreskuratuko dute. Adiskidetasuna eta gainditzea dira bizitzan arrakasta berreskuratzeko funtsezko elementuak. Una historia donde la amistad y la superación son los elementos claves para recuperar el éxito en la vida.

Fitxa artistikoa: 

  • IDEIA ETA EKOIZPENA: Orain Bi (Zirko-Teatro).
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Coral Graciani, Kike Aguilera.
  • ANTZEZLEAK: Rodrigo Lacasa, Sara Álvarez.
  • DRAMATURGIA: Coral Graciani.
  • ZIRKU-TEKNIKAK: Kike Aguilera.
  • IRAUPENA: 50′.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz.

Local

Kultur Leioa – (Aldai plaza)
José Ramón Aketxe Plaza, 11
Leioa, Bizkaia 054 España