
Nacho Vegas musikari asturiarra zuzenean arituko da otsailaren 6an, Victoria Eugenia Antzokian. Betiko kantuak ahaztu gabe, Vegasek aurki plazaratuko duen Vidas semipreciosas bederatzigarren diskoa aurkeztuko du Joseba Irazoki, Hans Laguna, Manu Molina, Miren Narbaiza eta Ferran Resines musikariek osatutako talde ahaltsuarekin batera.
Nacho Vegas (Xixon, 1974) Espainiako eta Latinoamerikako ahotsik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Bere obran gai intimoak eta sozialak uztartzen ditu, betiere norbanakoarekiko zein taldearekiko konpromiso sendoa agertuz. Betiko kantuak ahaztu gabe, asturiarrak aurki plazaratuko duen Vidas semipreciosas bederatzigarren diskoa aurkeztuko du bere talde ahaltsuarekin batera.