Organorako Musika Zikloaren 41. edizioaren barruan.
2012ko urritik 2013ko apirilera bitartean, John Hele & Co. etxeak XIX. mendean eraikitako eskola britainiarreko organo bat ezarri zen Iruñean. Organoak eskuzko hiru teklatu eta pedalezko teklatu bat ditu. 2013ko instalazioan, Iruñean, hiru eskuzko teklatuetako bi eta pedalierra berrezarri eta operatibo geratu ziren, baina hirugarren teklatua, sistema pneumatikokoa, berrezarri gabe geratu zen; eskuzko bi teklatu berrezarriak sistema mekanikokoak dira. Aurten, azkenik, organoan birgaitzeke zegoen azken zatia zaharberritu da. Hori dela eta, Organo Musika Nafarroan 2025eko zikloaren amaierakontzertuaren protagonista izanen da instrumentu eder hori, Iruñeko Katedralaren musika-kaperaren ahotsekin batera