Cargando Eventos

« Todos los Eventos

NAK 2025: CARLES MARIGÓ

septiembre 12

2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

“la veu que val” pianoaren ahots ezkutua esploratzeko bidaia bat da. Luthier batek edozein materialen baitan dagoen ahots propioa bilatzen duen bezala, kontzertu honek pianoaren bihotzean sakontzen du hitz eginarazteko, bere identitatea eraldatzen duten eta publikoaren irudimena esnarazten duten soinuak erakutsiz. 

Kontzertu honetako egitaraua emanaldi honetarako espreski sortua da eta NAK Jaialdian osorik estrenatuko da. Obrak artistaren bizipen pertsonal oso sakon batean oinarritzen dira: bere lehen semearen jaiotza.

Teknika hedatuen eta objektuen erabileraren bidez, pianoa eraldatu egiten da soinu unibertso bizi eta harrigarri bat aurkitzeko. Soinu esperientzia guztia esku-hartze elektronikorik gabeko instrumentu akustikotik soilik etorriko da eta eta entzuleak luthier baten tailerrera joango bailiran sormen-prozesu baten erdian. Kontzertua entzuleak pianora hurbiltzeko gonbite batekin amaituko da, galderak egin eta prozesu eraldatzaile honekin zuzenean harremanetan egoteko. 

PROGRAMA* 

  • Big Bang
  • Semilla
  • Latido
  • Corriente
  • Alba
  • Umbral
  • Eco
  • Mirada

*NAK Jaialdirako estreinaldiko programa osoa

Talde artistikoa:

Konposizio eta interpretazio musikala: Carles Marigó.

 

JARDUERA

Ordua: 20:00tan
Tokia: Civivox Condestable
SarreraDoakoa edukiera bete arte 

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España