Cargando Eventos

« Todos los Eventos

NAK 2025: NGMMK NAFARROA SINFONIA

septiembre 3

2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.

NGMMK Konposizio Gelarekin koordinatutako jarduera. Nafarroako Musikaren Hiriaren elkarlanarekin.

Marín, I. Txapartegui, J. Carabias, A. Galán eta I. Lezaunen obrak. Estreinaldiz bakarrik osatutako egitaraua

NAK Jaialdiaren kontzertua oso gertakari berezia da, gure ideien oinarri garrantzitsuenetariko bat bultzatzeko aukera baita: belaunaldi berrien sorkuntza eta interpretazioak laguntzea eta sustatzea.

Aurtengo edizioan Sinfonía Navarrarekin elkarlana hasiko dugu, 2021an sortutako ganbara-orkestra bikaina zeina estatu mailako zein nazioarteko kontserbatorio ospetsuetan prestakuntza sendoa jasoa duten musikariz osatua dagoen

Javier Echarriren batutapean erabateko bost estreinaldi aurkeztuko dira, denak ere Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Konposizioko ikasleek idatziak. Honela, jaialdiak apostu sendo bat egiten du gaur egungo eta etorkizuneko sorkuntza berriari lotuak dauden musikari gazte eta talentudunei ahotsa eta aukerak emateko. 

Inoiz entzun ez den musika, Izaro Txapartegui, Eduardo Marín, Jorge Carabias, Arkaitz Galán eta Inar Lezaunek konposatua hogei musikarik parte hartuko duten kontzerturako eta maila profesional batean konpositore gazteei beraien lanak aurkezteko aukera emango diena. 

 

PROGRAMA*

  • Shrotovaaha (2025)* – Arkaitz Galán
  • Stantia (2025)* – Eduardo Marín
  • Kronotxoriak (2025)* – Inar Lezaun
  • Hauste (2025)* – Izaro Txapartegui
  • Cruzar el hilo (2025)* – Jorge Carabias

 

*NAK Jaialdirako estreinaldiko programa osoa

Interpreteak: Sinfonía Navarra

 

Zuzendaria: Javier Echarri

 

  • Zeharkako Xirula: Raquel Rivera
  • Oboea: Andrea Bellosta
  • Klarinetea: Sergio Urtasun
  • Fagota: Peio Berasategui
  • Tronpa: Saioa Loinaz
  • Tronpeta: David Lanz
  • Tronboia: Eneko Azparren
  • Tronboi bakarlariak: Alejandro Carrascoso, Román Angulo. 
  • Perkusioa: Santiago Pizana
  • Bibolinak: Elorri Askasiba, Fermin Aramendía, Garazi Etxeandía, Leire Fernández
  • Biola: Giovanna Azzone
  • Biolontxeloa : Alba Reiris
  • Kontrabaxua: Txuma del Río

 

Irakaslegoa: Joseba Torre

 

JARDUERA

Ordua: 19:30tan
Tokia: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Sarrera: Doakoa edukiera bukatu arte

 

Local

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoria
Paseo Pérez Goyena, s/n
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España