2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Luth-release proposamenak lutheriaren kontzeptua zabaltzen du, arteen diziplinartekotasunetik modelatutako mekanismo berritzaileak aurkeztuz.
Kontzertu honetan soinu elektronikoak, jostailu musikalak eta 3D inpresoren bitartez sortutako instrumentuak entzungai izango dira, instrumentuen sorkuntzan egun dagoen globalizazio eta demokratizazioa erakutsi nahirik.
Amaiera gisa, Joan Soriano luthierraren lan eta ikerkuntzei esker, instrumentu berri eta bakar bat aurkeztuko da, kontzertu honetarako espresuki sortua: Ragaphonea: afinazio mikrotonala du eta H. Cowell, M. Ishii eta I. Xenakisek sortu zituzten instrumentuen jarraipena da baina afinazio zehatzago batekin. Honela, afinazio tenperatua duten instrumentuekin elkartu daiteke gaur egun ezagutzen ez diren tinbre berriak sortuz.
PROGRAMA
*Bertsio berrikusiaren estrenaldia NAK Jaialdirako
Talde artistikoa: Oscar Martí, Andreu Queralt, Sergi Dauder, Miguel Ángel Real y Josep Furió (perkusiolariak); Joan Soriano (lutheria eta perkusioa)
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Baluarte Auditorioa, Harresiaren sala
Sarrera: 15€