2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
NAK´25eko konpositore egoiliarra, filosofian doktore eta luthier elektronikoa den Reyes Oteorekin topaketa, zeina musika instrumental experimentatzaile eta elektroakustikoaren erreferente den.
Elkarrizketa konposatzailearen sorkuntza prozesuari eta unibertso sonoroari buruzkoa izango da, zeinak hogeita hamar instrumentu elektroniko interaktibo baino gehiago garatu dituen, hala nola, Fruktofonoa, Wormphonoa edo Jaw Magnetotaxia, lutheriaren esparruan ikerketa bide progresiboa bideratuz.
Moderatzailea: Ignacio Fdez. Galindo.
JARDUERA
Ordua: 19:00tan
Tokia: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa
Sarrera: Doakoa aurrez izen emanez
INFORMAZIOA / IZEN EMATEA: Civican-Nafarroako Kutxa Fundazioan burutzen diren jarduerek aurrez izena ematea eskatzen dute. Horretarako mezu elektroniko bat bidal dezakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren telefonora deitu (948 222 444) jarduera bakoitza hasi arte.
REYES OTEO
Sevillan jaio zen 1982an. Francisco Guerrero Kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen, Bibolin Irakasle Titulua eskuratuz. Jarraian, Malagara joan zen bere ikasketekin jarraitzera, non Konposizioko Goi Mailako Titulua eskuratu zuen. Bertan bere espezializazioa musika elektroakustikorantz bideratu zuen, baita musika mota honek gainontzeko musika eta arte estiloekin duen erlaziorantz ere. Zehatzago esanez, Artea eta Teknologiaren arteko erlazioa da interesatzen zaiona.
Ordenagailu bidez sortzen den musikari eskainitako bere lana «Tehom» (2003) ikuskizunarekin hasi zuen, Fernando Arrabalen «¿Se ha vuelto Dios loco?» testuan oinarritutako eta zuzeneko antzezleak zituen ikuskizun elektroakustikoa. Hau Malagako IV. Musika Garaikidearen Zikloan estrenatu zen eta behin baino gehiagotan birrinterpretatu da, Mairena del Aljarafeko (Sevilla) udaletxearen erakusgelaren inaugurazioan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan eta ETB emititua «EITB cultura» saioan.
Zuzeneko musika elektroakustiko interprete gisa hainbat konpositoreren obren estreinalditan aritu da, hala nola, Francisco José Martín Jaimeren “Preludio a la Ópera Medea” obrna, Malagako Orkestra Filarmonikoarekin joaz Cervantes antzokian; Diana Pérez Custodioren “El Nudo” obra Malagako Falla antzokian. Cordobako Eutopia´06 Jaialdiko Live Cinema ataleko «Improvisación Audiovisual» ikuskizunerako ere deitu zuten; Infinito multimedia proiektuarekin ere parte hartu izan du; Improvisación Multidisziplinar Jailadiko Bilboko L´mono sorkuntza espazioan kolaboratu zuen; Katie Duck dantzari eta koreografa estatubatuarrarekin eta bere Magpie Music Dance konpainiarekin Bilboko La Fundición aretoan ikuskizuna interpretatu zuten.