2025eko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Xoán-Xil López artista sonoro eta ikertzailearekin topaketa. Musikologoa eta doktorea Arte Ederretan, bere lana praktika fonografikoaren (landa-grabazioa) eta soinu-esperimentazioaren ingurukoa da, eta instalazio, entzuteko egoera murgiltzaile, konposizio, performance eta testuak dira bere erakusgarri.
Elkarrizketaren gaia autorearen luthariari buruzkoa izango da, zeinek hainbat instrumentu elektroniko eta gailu sonoro, Organscape / Organismo esaterako, sortu dituen. Azken honekin Prix Ars Electronica 2021n (Austria) saritua izan zen eta NAK-ek irauten duen bitartean ikusgarri egongo da.
Moderatzailea: Ignacio Fdez. Galindo
JARDUERA
Ordua: 18:00tan
Tokia: Civivox Condestable
Sarrera: Doakoa edukiera bete arte.
XÓAN-XIL LÓPEZ
Xoán-Xil López artista sonoro eta ikerlaria da eta bere lanen ardatza praktika fonografikoak (landa grabazioak) eta instalazio, entzuteko egoera murgiltzaile, konposizio, performance eta testuak batzen dituzten soinu esperimentazioak dira.
Ina GRM (BNF), Medialab Prado edo UCLA zikloetako artista eta ikertzaile egoiliarra izan da. Tailer eta hitzaldiak eskaini ditu arte sonoro eta landa grabaketei buruz Art|Sci centerren, CCMEX-en edo CRESSON-en. Bere lanak Ars Electronica Linz, IN-Sonora, MNCARS, LABoral edo ZKM bezalako kontextuetan aurkeztuak izan dira, besteak beste.
Bere azken lan nabarmenen artean Emilio Fonsecaren Salvaxe, salvaxe dokumentalerako egin dituen landa grabaketak eta soinu diseinua, Cesar Soutoren A foreign song filmaren soinu banda, Iván Torres Hdez zinegielaren URHO [1, 2] proiektuarekin zuzeneko musika intepretatuz egin duen kolaborazioa eta MNCARS-erako sortu duen Abellón obra sonoroa lirateke. Azken hau berak idatzitako testu batean oinarritzen da, ikuspuntu artistiko/antropologiko batetik abiatuz, erleen, pordoien eta Galizian egiten diren zenbait praktika erritual aztertzen ditu.